Euskara ikasten ari diren ikasleei zuzendutako edo besterik gabe, norberaren euskara hobetu edo landu nahi dutenentzat hiru app desberdin garatu ditu Iametzak IKA euskaltegientzat.
IKAPP: Euskara eraman poltsikoan eta trebatu
– IKAPP Askodakit: EGA ariketetan oinarritua.
– IKAPP Araban: IKAko lankideek historikoki Arabako hainbat lekutan bildutako 500 argazki baino gehiagotan oinarritua.
– IKAPP Zaharrak Berri: Esaera zaharrei buruzko ariketak biltzen dituena.