Ikastetxe bateko aldizkari elektronikoa lantzeko tresna: ikazeta

Proiektu hau errealitate bilakatzeko, kazetari baten aholkularitza eta aldizkari hau bereziki lantzeko iametzak garatutako ikazeta aplikazio informatikoaz baliatzen dira ikasleak. Aplikazio honetaz informazio gehiago hemen topatuko duzu: http://www.ikazeta.com

Hain zuzen bi zerbitzu hauek batera eskaintzen ditu iametzak: aplikazioaren egokitzapena batetik eta aldizkariaren edukia lantzerako sasoian, kazetari baten aholkularitza bestetik.

Usurbilgo Udarregi ikastolak jada badu bere aldizkari digitala, ihintz@ , DBH-3 mailakoek landu eta argitaratua.

Ikastetxearen aldizkaria da emaitza (kasu honetan ikasleek beraiek hautatutako gaiak jorratzen ditu), baina hori lortze bidean hainbat gaitasun lantzen dituzte ikasleek: lantaldean aritzea, euskara, komunikatzeko trebezia, informazioa analizatzeko pentsamendu kritikoa, eta noski, teknologi berrien erabilera.

Aurreko bidalketa
Bali-loungeren web-gunea
Hurrengo bidalketa
Gabonetako abestiak
Menua