Irakurland gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko ekimen berria

Irakurland proiektua aurkeztu berri du Iametzak, haur eta gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko webgune berria. Egitasmo honek, haur eta gazteengan pentsatuz testuinguru ludiko bat sortu nahi du, benetan irakurtzea esperientzia aberasgarria eta plazerra bihurtu dadin beraientzat. Horretarako aipatu webgunean, katalogo eguneratu batetaz aparte, formatu ezberdinetan jasotako irakurleen iruzkinak bilduko dira.

Iruzkinak, bideo, audio edota idatziz bidaltzeko aukera izango dute gazteek. Hala, teknologia berrien erabilerak bultzatuta, gazteen artean ematen ari diren joerak aprobetxatu nahi dira eta jada badiren esperientzia batzuk ‘booktuber’-ak kasu, testuinguru orokor baten barnean txertatzea da helburua.

Egitasmoa suspertze aldera gainera, eragile ezberdinekin elkarlanean lehiaketa ezberdinak martxan jartzea aurreikusten du Iametzak epe laburrean. Lehiaketak iraun bitartean, erregistratuta iruzkinak medio ezberdinak erabilita igo dituztenen artean onena aukeratuko da. Lehiaketako oinarriak oraindik guztiz zehaztu gabe badaude ere, disziplina ezberdinen arteko lehia izango dela aurreikusten da, edukia izango da baloratuko dena bitartekoak baino gehiago.

Aurreko bidalketa
Hizkuntza teknologien garrantzia lan-munduan
Hurrengo bidalketa
Joxan Artze, Iametzan komunikazioa eta berrikuntza ulertzeko, lotzeko