Hala proiektu honen helburu nagusiak honela laburbiltzen ziren:
*Eduki analogikoetatik digitalera jauzia ematerako orduan prozesuan parte hartzen duten funtzionalitate orokorren azterketa eta definizioa egitea, metodologia bat sortuz.
*Jokoen garapenerako modulu parametrizagarriak sortzea, joko guztiek badituztelako ezaugarri edo behar komunak.
*Jokoetan elkarlana edo kooperazioa lantzeko elementuak txertatzea, elkarrekin jolasteaz haratago, elkarrekin helburu komunak lortzea.