Kirola Euskaraz programaren web gune berria: programan bultzatzen diren ekintzak, argitalpenak, bekak etab. modu erabilerrazean eta erakargarrian bistaratuta.
Kirola Euskaraz GFAk eta Debarroko udaletako Euskara eta Kirol zerbitzuek sortutako ekimena da. Ekimena bultzatzeko Internet eta teknologia berrien erabilera egokia estrategikoa izango da.
Web gunearen irizpide nagusiak:
- Informazio eguneratua eskaintzea. Azken nobedadeak web gunearen azalean nabarmentzen dira.
- Erabiltzaileen parte-hartzea indartzea. Web 2.0 filosofia jarraituz, web guneko atal guztiek edukiak eta proposamenak bidaltzeko aukera eskaintzen dute.
- Irakasle eta esatari euskaldunen erroldak. Datuen eguneratzea eta baimen eskaera (datuen babeserako legea betez) kudeatu dira.
- Erabiltzailearekin komunikazioa indartzeko posta elektroniko bidez informazio-buletina igortzen da.
- Irudi berria landu da: programaren logoa, web gunearen estiloa, esku-orriak, etab.
- Dibulgazioa zabaltze aldera, programa barruan lantzen diren edukietan dauden elementu interesgarriak azalarazten dira.
- Web gunea martxan jarri ondoren zabalkunde lanak egin dira:
– Sustatu, Hari@, Erabili, Zer berri, etab.
– Bilatzaileetan alta, web kokapena, etab.