Kit Consulting diru-laguntza
Eraldaketa digitalerako aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko programa 

Kit Consulting Espainiako Gobernuaren laguntza-programa bat da, Red.es-ek kudeatzen duena, eta negozio bakoitzerako aholkularitza digital espezializatu eta pertsonalizatuko zerbitzuak kontratatzera bideratuta dago. 10 langile eta 250 baino gutxiago dituzten enpresa txiki eta ertain zein elkarteei zuzenduta dago.

Laguntza 12.000, 18.000 edo 24.000 euroko Aholkularitza Digitaleko Bonu batean gauzatzen da, ETEaren edo elkartearen tamainaren arabera. Enpresa onuradunak emandako bonua Programaren Katalogoko aholkularitza-zerbitzu bat edo batzuk kontratatzeko erabili beharko du; besteak beste, aholkularitza, 360 eraldaketan, salmenta digitaletan edo adimen artifizialean.

12.000€ ARTEKO BONU DIGITALA

0 – 50 langile dituzten enpresentzat eta elkarteentzat eskuragarri

18.000€ ARTEKO BONU DIGITALA

50 – 100 langile dituzten enpresentzat eta elkarteentzat eskuragarri

24.000€ ARTEKO BONU DIGITALA

100 – 250 langile dituzten enpresentzat eta elkarteentzat eskuragarri

*Bonu digitalaren irismena hartutako soluzioaren araberakoa izango da. Zerbitzu-motaren araberako diru-laguntzen zenbatekoa jakiteko, Iametzak eskaintzen duen zerbitzu bakoitzari buruzko informazioa ikustea gomendatzen da.

Zertan erabili diru-laguntzak?

Iametzak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bonu digitalak aprobetxatzeko:

01

Adimen Artifizialean aholkularitza zerbitzua

Zure erakundeko prozesuei buruzko diagnostiko linguistikoa egingo dizugu, hizkuntza-teknologiak aplikatuz, hobekuntza plan bat proposatzeko (adibidez, itzulpen neuronal automatikoa adimen artifizialaren bidez).

02

Salmenta Digitaletan aholkularitza zerbitzua

Zure salmenta digitalen eredua ikertu eta diagnostiko bat egingo dugu, zure salmenta-estrategia, sarean gaur egun duzun presentzia eta tresna zein kanal digitalak aztertuz, online salmenten errendimendua hobetzeko

03

‘360’ eraldaketa digitalean aholkularitza zerbitzua

Erakundeko arlo estrategikoak aztertuko ditugu, eraldaketa-prozesuan hobetzeko eta optimizatzeko aukerak identifikatzeko. Aztertuko diren lerroak anitzak izan daitezke: barneko lan-fluxuak, tresnak, prestakuntza-plana, etab.

Informazio oharra: Iametza izapidetze-prozesuan dago Kit Consulting programaren agente digitalizatzaile izateko.