Komunikazio proiektu desberdinen ardura hartuko duen kide berri baten bila ari gara.
👉 Zer eskatzen dugu?
- Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak
- Komunikazio kanpainen sormena gidatzeko eta diseinu taldearekin batera elkarlanean aritzeko gaitasuna
- Komunikazio proiektu desberdinen ardura eramateko gaitasuna
- Komunikazio estrategiak definitu eta diseinatzeko gaitasuna
- Kudeaketa, planifikazio eta harremanetarako gaitasuna
- Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, bilera parte-hartzaileak dinamizatzen, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, gidoigintzan, podcast gidoiak, esatari lanak…
- Euskararen goi mailako ezagutzak (C1 edo C2)
- Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura…) sektorearen ezagutza
- Berehala lanean hasteko prestutasuna
💡 Zer ezaugarri kontutan hartuko ditugu?
- Webgune eta aplikazioen informazio arkitektura antolatzeko gaitasuna eta esperientzia (UX)
- Irudien oinarrizko sormen zein aldaketa lanak egiteko gaitasuna: Adobe Photoshop, Illustrator, Canva…
- E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak erabiltzen esperientzia, datuen babeserako legea, datu-baseen kudeaketa…
- Ingelesaren ezagutza (ahozko maila zein idatzia)
✨ Zer eskaintzen dugu?
- Lanaldi osoko kontratua
- Proiektu bizi bateko eta diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea
- Ordutegi malgua eta eredu mistoa: presentziala eta telelana
- Euskara, software librea, parte-hartzea eta berdintasuna ardatz dituen lan-ingurunea
📩 Interesatuta?
Bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, otsailaren 27a baino lehen, “komunikazioa” erreferentzia adieraziz. Zure zain gaude!
Iametza: euskarazko komunikazio integrala, gertukoa eta jasangarria