Nik ez dut Korrikaren urtemuga festan hutsik egingo!

Gauez eta egunez, eguzkitan nahiz elurretan, euritan, bizkor-bizkor eta motelago, dantzan, zenbat oroitzapen. Lekukoaren historia ezagutzeko aukera eman dit lan honek, eta bukaeran irakurritako mezu ezberdinekin bigarrenez hunkitu naiz.

Apirilaren 4 eta 9ko zitak aspaldi gorde nituen nire agendan. Norbere herrian korrika egitea berezia izaten da eta bukaerako jaiari aspaldian ez diot muzin egin. Hala eta guztiz ere, bideoaren gidoigintzan aritu ostean, data berri bat markatu dut gorriz nire agendan. Izan ere, otsailaren 11 duela 37 urte Korrikaren antolaketan aritutakoak omentzeko festan egongo naiz, Korrika bizi eta maite dugunok bertan topatuko dugulako elkar.

Aurreko bidalketa
CKEditor-eko gure pluginaren ibilerak: audiotik bideora Uzbekistandik bueltan
Hurrengo bidalketa
iametzak haurrei zuzendutako aplikazioetarako interakzio diseinatzailea behar du