iametzak haurrei zuzendutako aplikazioetarako interakzio diseinatzailea behar du

Eskatzen dena:

  • Haurrei zuzendutako 2D aplikazio interaktiboen interakzio diseinuaz jakitea eta eremu horretan gutxieneko esperientzia izatea.
  • Haurrei zuzendutako aplikazioak, zuzendua dagoen publikoarentzat erabilgarri eta erakargarri izateko pantailak nola egituratu eta elementu interaktibo desberdinak nola planteatu jakin beharko du.
  • Aurreko lanak erakustea eskatuko da.

Kontuan hartuko dena:

  • Android eta iOS sistemetan funtzionatzen duten aplikazioen diseinu lanak burutu izana.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Euskaraz jakitea.

Eskaintzen dena:

  • Haurrei zuzendutako egitasmo interaktiboetan kolaboratzaile gisa lan egitea.
  • Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2017ko martxoaren 7a baino lehen, "diseinatzaile-interaktibo" erreferentzia adieraziz.
Aurreko bidalketa
Nik ez dut Korrikaren urtemuga festan hutsik egingo!
Hurrengo bidalketa
Nire alabek STEAM neskak izateko aukera izan dezatela nahi dut