Ordizia Ezagutzen

Proiektu honetan eragile desberdinak batera lanean aritu dira. Batetik egileen ekipoak informazioa arakatu, bildu, katalogatu eta landu egin du. Bestetik Ordizian lehen hezkuntzan aritzen diren bi ikastetxeetako irakasleek euren ekarpen pedagogikoa egin dute; udalak proiektuaren garrantzia gizarteratu eta finantzieroki lagundu du eta azkenik iametza interaktiboak koordinazio eta produkzio lanak burutu ditu.

Bi urteko lan honen bidez Ordizian jorratzen ari den "Hiri Hezitzailea" proiektua indartzeaz gain, ordiziar gazteak hiritartasun aktibora bultzatu nahi dira.

Aurreko bidalketa
“Tolosaldean Zer Non” aplikazioa
Hurrengo bidalketa
Bermeon Euskaraz