Patxi Angulo EHUko irakasleak azken 30 urteotan mundu osoko 1000 joko inguru jaso ditu

Patxi Angulo EHUko irakasleak azken 30 urteotan mundu osoko 1000 joko inguru jaso ditu. Horrekin batera jokoen inguruko artikulu ugari ere idatzi ditu.

Material guzti hori gizarteratzea erabaki zuenean JOKOENEA proiektuari hasiera eman genion eta horren bizkarrezurra ondoko bi gai hauek osatzen dute:

  • JOKOENEA leku fisikoa. Donostiako Ibaeta auzoan kokatzen da eta bertan joko guztiak ikusteaz gain, joka ere egin daiteke
  • Jokoenea.eus webgunea. Webgune erakusgarri honetan joko bakoitzaren fitxa, argazkiak eta informazio osagarria topa daiteke. Gainera JOKOENEA bisitatzeko formularioa topa daiteke bertan.
Aurreko bidalketa
Euskaraldia amaitu da: Eta orain zer?
Hurrengo bidalketa
[BIDEOA] 2018aren errepasoa. Eskerrik asko eta urte berri on!