Programatzaile lanpostua eskaintzen da

Iametza Interaktiboa Internet garapenak eta edukiak lantzen dituen enpresak programatzaile lanpostua eskaintzen du.

Eskatzen dena:

– Informatikan ingeniaritza ikasketak.

– Web eta smartphonetako jokoen garapenean esperientzia.

– Software libreko tresnekin garapenak eginak izatea.

– Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript (Jquery eta Jquery Mobile).

– Euskaraz jakitea.

Kontuan hartuko dena:

– Open GL ES 2.0-ren ezagutza.

– Android eta IOS sistemetan garapenak eginak izatea.

– Taldean lan egiteko gaitasuna.

Eskaintzen dena:

– Lan talde gazte batean integratzea

– Interneteko proiektuen eta jokoen garapenean parte hartzea

– Etengabeko formazioa

– Egun osoko lanaldia

Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, uztailaren 25a baino lehen, "Programatzailea" erreferentzia adieraziz.

Aurreko bidalketa
MUGI
Hurrengo bidalketa
Twitter euskaraz darabilten erabiltzaileak zenbatzeko sistema garatu dugu
Menua