Soziolinguistika Klusterraren webgune berria garatu dugu

Soziolinguistika Klusterraren eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren webguneak publiko daude soziolinguistika.eus helbidean. Webgune berrira iristeko edukia antolatzeko eta bistaratzeko modua berritu da eta guztiari diseinu grafiko berri bat eman zaio.

Webgune berriak Soziolinguistika Klusterraren izanaren isla argia izatea du helburu. Soziolinguistika Klusterraren “xedea ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea da, euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko. Horretarako, proiektuak garatzen ditu elkarlanean, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz”. Webgune berriaren egiturak helburu horri ekarpena egiten dio eta betiere erabiltzailearentzat erosoa eta zuzena izatea izan du helburu. Horretarako, lau atal nagusitan antolatu da informazioa: Nor gara, Aktualitatea, Zabalpena eta Proiektuak.

Webgunearen beste berrikuntzetako bat, Bat Soziolinguistika Aldizkaria soziolinguistika.eus webgunean integratzea izan da. Erabiltzaileari aldizkariaren azkeneko zenbaki guztiak jasotzeko aukera ematen zaio eta baita harpidetzeko aukera ere.

Soziolinguistika Klusterraren webgune berriak euskal soziolinguistikara gerturatzeko, ezagutzeko eta partekatzeko gonbidapena egiten du.

Aurreko bidalketa
Iametza Interaktiboak merkatu prospekzio teknologikorako arduraduna behar du
Hurrengo bidalketa
Arnasguneei hauspoa emateko komunikazio kanpaina