Duela aste batzuk ARGIA eta iametza Mastodon sare sozial libre eta deszentralizatua erabiltzen hasi ginen. Hau irakurtzen ari bazara ziur aski irakurriko zenuen albistearen berri ematen zuen ARGIAren barrenak blogeko artikulua. Artikulu honetan software librea erabiliz RSS jario batetik toot-ak nola argitaratu azalduko dut.
ccc
Lortuko ote dugu euskal ikurren emoji-ak plataforma ezagunenetan erabilgarri egotea?
Artikulu honetan euskal ikurren emoji-en inguruan aspaldi honetan egon diren mugimenduen laburpena aurkituko duzu. Ba al zenekien ikurrina eta Nafarroako bandera baliozko emoji-ak direla? Whatsapp, Telegram, Facebook, Twitter eta abarrek nahi izanez gero inplementatu ditzakete gure ikurrak ere, teknikoki ez dago inongo eragozpenik.
Gure CKEditor HTML5 audio plugina txinerara itzuli dute
CKEditor testu-editorean HTML5 audioak modu erraz batean txertatzeko aukera ematen duen plugina garatu eta argitaratu genuen 2016ko otsailean. Ia 8.000 deskarga izan ditu orduz geroztik eta 9 hizkuntzetan dago erabilgarri.
iametzaren lehen Web Aplikazio Progresiboa: deklinabidea.ikaeuskaltegiak.eus
2015eko abenduan blog honetako Web aplikazioak aplikazio natiboen mailan jartzeko bidean artikuluan Web Aplikazio Progresiboak (Progressive Web Apps, PWA) eragiten ari diren iraultza deskribatu nuen. Oraingo honetan IKA euskaltegien deklinabidea lantzeko aplikazioari buruz hitz egin nahi dut, horixe baita iametzak garatutako lehen Web Aplikazio Progresiboa.
CKEditor-eko gure pluginaren ibilerak: audiotik bideora Uzbekistandik bueltan
Azken egunetan ustekabeko pozgarri bat izan dugu. iametzaren HTML5 audio plugina HTML5 bideoarentzat egokitu du uzbekistandar batek. Horretarako ezinbestekoa izan da software libreak produktu eratorriak sortu eta banatzeko ematen duen eskubidea. Software libreak horrelako sorpresa atseginak ematen ditu.
KODIko euskarazko irratiak pluginaren 2.0.0 bertsiotik aurrera podcast-ak ere entzungai
Duela hilabete eskas KODI multimedia zentroan euskarazko irratiak zuzenean entzuteko plugina argitaratu nuen. Artikulu honetan dituzue xehetasun guztiak: KODIren bertsio desberdinetan nola instalatu… Oraingo honetan 2.0.0 bertsioa aurkeztera nator, berritasun nagusia: podcast-ak entzuteko aukera.
Euskarazko irratiak KODI multimedia zentroan entzuteko plugina
Zure KODI multimedia zentroan euskarazko irratiak entzun nahi dituzu? "Euskarazko irratiak zuzenean" pluginari esker posible da. Instalatuz gero programazio osoa (edo gutxienez zati bat) euskaraz duten ia 30 irrati kate entzuteko aukera izango duzu. Artikulu honetan duzu jakin beharreko guztia: plugina nola instalatu, KODI euskaraz nola jarri…
Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabili nahi dut CKEditor-en. Zer egin behar dut?
Xuxen zuzentzaile ortografikoa laguntza bikaina da euskaraz txukun idazteko. Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian CKEditor-i buruzko hitzaldia amaitu nuenean Iñaki Alegriak bota zidan galdera: erabil daiteke Xuxen CKEditor-en? Momentuan ez banekien ere erantzuna baiezkoa da, artikulu honetan azaltzen dut nola.
Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian izango gara CKEditorreko plugina aurkezten
"CKEditor webguneetarako testu-editore librea, bere plugin ekosistema eta 'HTML5 audio' pluginaren kasuaren azterketa" hitzaldi laburra eskainiko dut bertan azaroaren 17ko arratsaldean. CKEditor eta bere pluginei buruz azalpen orokorrak eman ondoren iametzaren html5 audio pluginarekin izandako esperientziaz hitz egingo dut. Pluginari buruz gehiago jakiteko artikulu hau irakur dezakezu.
bizibaratzea.eus berrituan komunitatearen parte hartzea oinarri
Bizi Baratzea izena badu ere, ez da baratzeari loturiko liburu ezagunaren agerkari digitala bakarrik. Asmoa haratago doa, landareen munduan dabilen jendearen bilgune izatea du helburu bizibaratzea.eus webgune berrituak.