Joan den otsailaren 25ean, “Zenbakiz” trikitixa partiturak osatzeko on-line editorea aurkeztu genuen Tirikitrauki musika-dendarekin batera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako prentsaurrekoan.
Aurkezpenean izan ziren Tirikitrauki musika-dendako Amaia Orexa eta Juanjo Manterola, Iametza Interaktiboa enpresako ordezkariak, Joseba Tapia eta Iker Goenaga trikitilariak eta Jorge Jimenez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.
“Zenbakiz” editoreak, trikitia erakusteko metodo tradizionalean, hau da, solfeorik gabeko metodoan erabiltzen diren partitura “zifratuak” sortzeko aukera eskaintzen du, modu erraz eta erosoan.
Erabiltzaileak partiturak sortu eta gordetzeko aukera izango du. Osatu ostean, sortzaileak partiturak beretzat gorde ditzake, hau da, pribatuak izango dira, inork ez ditu ikusiko, edo webgunean publiko, besteen erabilgarri utzi ditzake.
“Zenbakiz” trikitixa editorea nahi duen ororen esku dago Tirikitrauki musika-dendaren webgunean (www.tirikitrauki.com/zenbakiz).
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu dute proiektu hau.
Albistea hedabideetan:
– ARGIA: "Partiturak osatzeko editorea sareratu du Tirikitraukik"
– Berria: "Trikitia irakasteko metodo zifratua sarean jarri dute editore baten bitartez"
– El Diario Vasco: "Beste aurrerapen bat trikitixan: partiturak osatzeko on-line editorea"
– Hamaika TB: ""Zenbakiz" trikitixa partiturak osatzeko on-line editorea kalean da"