Errenteriako Toponimiaren web gunea

Errenteriako Udalak herriko 2.000 toponimo baino gehiago biltzen dituen web gunea sareratu berri du. Web guneak 2006an kaleratutako Errenteriako toponimia mapa eta 2003an landutako azterlan zabala Internet bidez kontsultatzeko aukera ematen du.

 Web gunea ikusteko zuzenean http://www.ondarea-errenteria.net/ helbidera jo daiteke edo www.errenteria.net udaleko web gunean dagoen sarrera erabili. Web gunean Errenteriako toponimoen historia eta hainbat bitxikeriez gain, herriko leku-izen ezberdinetatik mugitzeko aukera ematen duen mapa interaktiboa dago eskuragarri.

Horrez gain, argazki galeria zabala eta herriko toki ezberdinen bilatzailea bildu dituzte bertan. Informazio bolumen handia duen web gunea bada ere, informazioa modu arin eta errazean dago bildua.

Gainera, web guneak herritarrek euren iritziak emateko eta bertan agertzen diren tokiei buruzko argazkiak igotzeko aukera eskaintzen du.

Ikusi aurkezpenaren inguruko albisteak:

 

Aurreko bidalketa
Berripapera agerkariaren formatu berriak
Hurrengo bidalketa
Urtxintxaren 3. jolas-albuma