Lehen bertsioa argitaratutakoan Twitter bidez @txerrenek eman zidan podcast-ak integratzeko ideia:
Bueno, @aldatsa @KodiTV @arrosasarea @97irratia @iametza podcastak ere integratzeko modurik asmatuz gero ya AKABOSEA litzateke @bilbohiria pic.twitter.com/4Kh20s0mb0
— txerren (@txerren) 2016(e)ko abenduak 4
Nola egin zitekeen begira hasi eta Arrosa Irratien Sarearen webguneko Podcastak atalean euskarazko irrati gehienetako podcast-ak zeudela ikusi nuen. Horrek asko errazten du lana, irrati bakoitzaren webgunetik audioak erauztea lan nekeza izango bailitzateke.
Apuntatuta @txerren. @arrosasarea?ren RSSa erabiliz behar bada… https://t.co/N4RiQE3pmm @KodiTV @97irratia @iametza @bilbohiria
— Asier Iturralde (@aldatsa) 2016(e)ko abenduak 4
Zaila da katu bati ezetz esatea:
@aldatsa @arrosasarea @KodiTV @97irratia @iametza @bilbohiria pic.twitter.com/4LTY0ffICQ
— txerren (@txerren) 2016(e)ko abenduak 4
Pluginaren 2.0.0 bertsioan integratutako podcast gehienak hortik hartzen ditut. Zehazki, Arrosa Irratien Sareko 25 irratitako 149 programaren milaka audio entzun ditzakezue zuen KODI multimedia zentroan. Horretaz gain Etzi.pmren podcast-a ere gehitu dut eta Mikel Larreategik garatutako EITB Nahieranen API ez ofiziala erabiliz Euskadi Irratia eta Gazteako hainbat irratsaioren podcast-ak ere bai.
Zer egin behar da 2.0.0 bertsiora eguneratzeko?
Kodi-ren 16 bertsioa (Jarvis) edo berriagoa erabiltzen baduzu multimedia zentroa irekitzen duzun hurrengo aldian automatikoki eguneratuko zaizu euskarazko irratiak entzuteko plugina.
Bertsio zaharrago bat erabiltzen baduzu eskuz instalatu beharko duzu, hemen dituzu jarraitu beharreko pausoak.
.cc-by-sa-lizentzia-oina {
width: 85%;
background-color: #ccc;
padding: 5px 20px;
max-width: 800px;
margin: 0 auto;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a {
color: #333;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:hover,
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:focus {
color:#999;
text-decoration:none;
}
Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.