Euskaltzaindiaren izenen zerrendetan badira izen mistoak

Atzo Euskaltzaindiak pertsona izenen genero bereizketarekin malguago izateko eskatuko zion Espainiako Justizia Ministerioari. Espainiako legediak izen mistoak galarazten ditu, Frantzian aldiz legeak ez du esaten izenak zein sexutakoa den argitu behar duenik. Akademiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan. Ordura arte nahiko zabalduak zeuden Iraitz, Lur, Amaiur bezalako izen mistoak gizonezko edo emakumezko izen bihurtu ziren. Onintza Irureta Azkunek ARGIAn idatzitako “Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe” erreportajean aurkituko duzu gaiari buruzko informazio gehiago.

Iaz, IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela, pertsona izenen datu-base bat behar nuen. Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen izenen zerrendak hartu eta zerrenda bakarrean bateratu nituen. Eragiketa ondo egin nuen egiaztatzeko gizonezko izenen eta emakume izenen batura pertsona izenen zerrenda bateratuarenarekin konparatu nuen. Kopuruak ez zetozen bat. Zerbait gaizki egin nuela pentsatu nuen, baina halako batean, beste aukera bat bururatu zitzaidan. Ez dira ba izen batzuk gizonezko eta emakumezkoen zerrendetan, bietan, egongo? Halaxe zen, hauek dira aurkitu nituen izen mistoak:

Benedite

Felizia

Mikele

Petri

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

Aurreko bidalketa
Kuxkuxeroak: erreferentzialtasunaren bidez gazteen euskararen kale erabileran eragin nahian
Hurrengo bidalketa
Diseinu lanetarako kontratazio poltsa