Hiru egunez Common Voice egitasmoan ekarpenak egiten aritu gara hainbat eta hainbat norbanako. Bakoitza bere ordenagailu edo mugikorrarekin etorkizun batean gure gailuek ere euskaraz berba egingo duten esperantzan. Asteazkenean esaterako, 2016 ahots grabaketa egin ziren eta 2432 ahots balioztatu, ez da kopuru makala. Zorionak guztioi hiru egun hauetan egindako ekarpenei esker dagoeneko 113 orduko grabaketa pilatuko dugu Common Voice egitasmoan eta 78 ordu balioztatu.
Oraindik lan handia dago egiteko eta horregatik ere konfinatuta edo konfinatu gabe zuen ekarpen txikia egitera animatu nahi zaituztegu, auzolanari esker euskarak ere teknologia berriak erabiltzen ikas dezan!