Nor ikerketa taldeak webgune berria dauka

Euskal Herriko Unibertsitateko Nor ikerketa taldearen webgunea berritu dugu: www.nortaldea.eus

Urteetan zehar, Nor taldeak Euskal Herriko ikus-entzunezkoen egitura eta tokiko telebistak; Europako hizkuntza gutxituetako telebistagintza; eta komunikazioa eta talde nortasunari buruzko ikerketak egin ditu.

Webguneari itxura modernoagoa eman ez ezik, edukien antolaketa berria egin dugu taldeko ikerketak eskuragarriago egoteko eta gizartera hurbiltzeko.

Webguneak orain zazpi atal nagusi ditu:

  • Ikerketa taldea atalean taldeko ikertzaileen aurkezpena dago, bakoitzaren proiektuak ageri direla.
  • Ikerketa lerroak atalak taldeak lantzen dituen hiru ildo nagusiak ezagutzeko aukera ematen du.
  • Nor taldeak zein ikerketa egiten dituen ezagutzeko Proiektuak atala dago. Hemen filtro batzuk daude proiektu mota ezberdinak aukeratzea errazago izateko.
  • Jarduerak atalean, Argitalpenak, Kongresuak eta Ikerketa Egonaldiak desberdintzen dira.
  • Formazioa atalaren bidez, taldeak gradu eta master amaierako lanak, doktore tesiak eta ikerkuntza praktikak eskaintzen ditu.
  • Transferentzia proiektuak zein Kontratu eta hitzarmenak ageri dira Transferentzia atalean.
  • Berriak atalak, izenak igartzen duen bezala, taldearen inguruko azkeneko berriak eskaintzen ditu.
Aurreko bidalketa
Zer aldaketa dakar Cookien legedi berriak?
Hurrengo bidalketa
Motxian Eby lehiaketa, sormena euskararen erabilera sustatzeko