Beste salmenta era

Ia dena erosi eta saldu daiteke eta aurreko paragrafoetan aipatu dugun eran teknika, metodo eta faktore ugari daude salerosketan lagungarri izan daitezkeenak.

Salmentan lagun dezaketen ikastaroetan eta masterretan pertsona askok parte hartzen du eta gutxi edo gehiago, ikasitakoa salmenta erlaziotan erabiltzen dela esango nuke.

Baina, badago orain arte aipatu ez dudan faktorea, salmenta askotan, gehienetan ez esatearren , niretzat erabakigarria dena; hots pertsona sena.

Saltzera joatean, zaren zu zoaz, dakizunarekin eta ez dakizunarekin, uste duzunarekin, bezeroen galderei erantzuteko asmoekin, baina horrez gain nahiz eta bezeroak eskatu ez izan, bezeroarentzat lagungarri izan daitezkeen puntuekin ere bai; eta batzuetan inprobisatzea egokitzen da, lagunartean bezala, eta bestetan zure enpresaren irizpideekin talka egin ditzaketen erabakiak hartzea ere bai. Eta bezeroaren lekuan ere jarri behar duzu eta batzuetan zure enpresa-kideen usteekin ez zara ados izango eta gainera,  erratu egingo zara, …, baina bezeroaren aurrean zaren bezalakoa azalduko zara; honela bezero batzuekin feeling-a sortzea oso litekeena da, hau da, elkarren artean bezero-hornitzaile harreman soila  baina haratagokoa den beste zerbait sortzea.

Feeling-a bidezko salmenta, normalki denboran errepikatu egingo da eta bezero-hornitzaile erlazio klasikoa elkarkidetza bilakatuko da. Pertsona bakoitza den bezalakoa da eta feeling-a  sortzeko bideak eta feeling-a  bera desberdinak dira harreman batetik bestera.

Eta niri salmenta mota hori gustatzen eta interesatzen zait.

Aurreko bidalketa
Abian da Sasieta mankomunitatearen webgune berria
Hurrengo bidalketa
Pantaila anitzen errealitatea: Etorkizuna zein izango den asmatu nahian