Gaur, urriak 15, Iametzan bat egin dugu hainbat sindikatuk deitutako greba orokorrarekin, Palestinako genozidioa salatzeko eta instituzioei Israelekin dituzten harreman ororen haustura exijitzeko.

11:00etatik 14:00etara, gure jarduera eten egingo da, eta euskal hiriburuetan antolatutako mobilizazioetan parte hartuko dugu. Giza eskubideekin, justiziarekin eta nazioarteko elkartasunarekin dugun konpromisotik egiten dugu bat deialdi honekin.