Twitterreko euskal erabiltzaileek traola eta erabiltzaile-izenei kasu markak eta postposizioak gehitzeko hainbat modu desberdin erabiltzen dituzte. Adibidez, #euskarabildua?ren idatzi nahi badugu horrelakoak ikusten dira:
#euskarabildua?-ren
#euskarabildua|ren
#euskarabildua ren
#euskarabildua‘ren
#euskarabildua.ren
Baina zergatik ez erabili #euskarabildua?ren, hori bada nahi duguna? Orain arte ezinezkoa zen baina Iametza Interaktiboan garatu ditugun Firefox, Chrome eta Safari-rako gehigarriei esker orain posible da modu erraz batean hori egitea.
Gehigarri hauek instalatzeko pauso hauek jarraitu behar dira:
Firefox
1. Joan Datraolat gehigarriaren orrira
2. Sakatu “Add to Firefox” jartzen duen botoia.
3. Ohar bat agertuko zaizu. Sakatu “Instalatu”.
4. Kitto! datraolat behar bezala instalatu duzula dioen mezu bat agertuko zaizu.
Zure Firefox nabigatzailearen goiko barran traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako “Nola erabili” atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!
Chrome
1. Joan Datraolat gehigarriaren orrira
2. Sakatu “Add to Chrome” botoia.
3. Gehigarria instalatu nahi duzun galdetuko dizu, sakatu “Add extension”
4. Kitto! datraolat behar bezala instalatu duzula dioen mezu bat agertuko zaizu.
Zure Chrome nabigatzailearen goiko barran traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako “Nola erabili” atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!
Safari
Safariren gehigarrien galeria ofizialean argitaratzeko eskaera egin dugu, baina oraindik Apple-k ez du berrikusi. Laster onartuko dutela espero dugu, bitartean jarraitu pauso hauek instalatzeko:
1. Deskargatu #datraolat Iametzaren zerbitzaritik Safari erabiliz.
2. Segituan deskargatuko du, fitxategi txikia baita. Joan deskargen zerrendara eta klikatu datraolat.safariextz jartzen duen lekuan instalatzeko.
Zure Safari nabigatzailearen helbide-barraren ezkerrean traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako “Nola erabili” atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!
Nola erabili
1. Nahi duzun traola edo erabiltzaile-izena idatzi.
2. Firefox edo Chrome-ko goiko barrako botoia sakatu.
3. Kasu-marka edo postposizioa idatzi eta kitto!
Nola eguneratu
Bertsio berri bat argitaratzen dugunean laster batean automatikoki eguneratuko zaizu #datraolat. Hala ere, nahi izanez gero, posible da momentuan eguneratzera behartzea. Horretarako jarraitu pauso hauek:
Firefox
1. Idatzi URL hau zure helbide-barran eta sakatu enter:
2. Klikatu goian eskuinean dagoen botoi honetan:
3. Agertuko zaizun menuan klikatu “Bilatu eguneraketak”. Instalatuta dauzkazun gehigarri guztiak eguneratuko zaizkizu.
Chrome
1. Idatzi URL hau zure helbide-barran eta sakatu enter:
2. Aktibatu goian eskuinean dagoen “Developer mode” aukera, botoi berri batzuk agertuko zaizkizu:
3. Sakatu “Update extensions now” botoia. Instalatuta dauzkazun gehigarri guztiak eguneratuko zaizkizu.
Eguneraketak
0.4.1 bertsioa
Funtzionalitate aldetik ez dakar berrikuntzarik, orain arte bezala sinple eta erabilgarria izaten jarraitzen du. Aldaketa iturburu-kodean dago. Datraolat-ek orain arte Firefox-en Add-on SDK erabiltzen zuen, baina etorkizunean funtzionatzen jarraitzea ziurtatzeko WebExtensions APIa erabiltzeko egokitu dugu. Izan ere, azaroan argitaratuko den Firefox 57tik aurrera hori izango baita gehigarrietan onartuko den teknologia bakarra eta teknologia zaharragoak erabiltzen dituzten gehigarriek funtzionatzeari utziko baitiote.
0.3.0 bertsioa
Firefox-en leiho pribatuetan erabil daiteke orain.
Firefox-en pribatutasunaren ezarpenetan historia ez gordetzeko hautatzean #datraolat desagertzen zen, orain badabil.
0.2.0 bertsioa
Webgune gehiagotan erabil daiteke:
Zerrendan aipatutakoetan funtzionatzen duela egiaztatu dugu, baina horiez gain webgune gehiagotan ere funtzionatuko du ziur aski. Webguneren batekin arazorik baduzu eskertuko genuke jakinaraztea.
Arazo ezagunak
Erabiltzaileek arazo hauen berri eman digute. Zergatiak aurkitu eta konpondu nahian ari gara:
- Facebook-en ez dabil. Gehigarriak zabalerarik gabeko zuriuneak ondo txertatzen ditu baina Facebook-ek ez ditu traolaren amaiera bezala hartzen.
tweetdeck.twitter.com-en ez dabil(0.2.0 bertsiotik aurrera konpondua)github.com-en ez dabil(0.2.0 bertsiotik aurrera konpondua)
Arazorik baduzu eskertuko genizuke twitterren @iametzari aipamena egitez azaltzea edo githuben issue bat irekitzea.
Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.