Euskadiko startup-ak eta mikro-enpresak digitalki eraldatzeko diru-laguntzak

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikro-enpresa» programa finantzatzeko diru-laguntzen deialdi bat jarri du abian.

Era honetan, 5.000€-ko diru-laguntzak emango zaizkie eraldaketa digitalarekin lotutako inbertsioak egiten dituzten mikroenpresei eta autonomoei: web-orrien garapenak, merkataritza elektronikoko plataformak sortzea, bulego birtualeko tresnak eta zerbitzuak ezartzea, etab.

Zer da diru-laguntza hau?

«Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» inbertsio-lerroaren barruko laguntza ekonomikoa da. Honen helburua, besteak beste, eraldaketa digitalarekin lotutako proiektuen garapena bultzatzea da, baita enpresen enplegua mantentzea ere.

Nork finantzatzen du?

Euskal Autonomia Erkidegoan, inbertsio horren garapena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokio. Programa, bestalde, Europar Batasuneko Next Generation EU-k finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan dago.

Nori zuzenduta dago?

Mikro-enpresei, kooperatibei, lan-sozietateei eta autonomoei zuzenduta dago, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Jarduera EAEn garatzea.
  2. EAEn gutxienez lantoki bat izatea.
  3. Soldatapeko hamar langile baino gutxiago izatea.
  4. Negozio-bolumena bi milioi eurotik gorakoa ez izatea.

Nola lortu daiteke?

Gutxienez 600 euroko inbertsioa egin beharko da, negozioa digitalizatzeko produktuak edo zerbitzuak kontratatuta. Iametzak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Web-orrien garapena eta presentzia Interneten (WordPress edo neurrira egindako garapenak)
  • Merkataritza elektronikoko plataformak sortzea (WooCommerce)
  • Bulego birtualeko tresnak eta zerbitzuak ezartzea (Nextcloud)

Zenbatekoa da diru-laguntza?

Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da mikro-enpresa edo banakako enpresaburu autonomo onuradun bakoitzeko.

Noiz bukatzen da epea?

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31ra bitartekoa izango da, baina laguntzak funtsak amaitu arte emango dira.

Galderarik al duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan kaixo@iametza.eus posta kontuaren bidez, zalantza guztiak argituko dizkizugu.

 

Aurreko bidalketa
Memeka: euskarazko memeen bilgunea
Hurrengo bidalketa
Martxoak 8, Emakunderen Kanpaina