Memeka: euskarazko memeen bilgunea

Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa eta gehienetan jatorrizko irudi, bideo edo testu baten remix satirikoa behin eta berriz eginez transmititzen dena. Gazteentzat memeak komunikazio bitarteko eta elementu bat dira eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez partekatzen dituzte, euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo besterik gabe lagunekin dibertitzeko.

Nerabeen artean hainbeste elkartrukatzen diren memeak sortzeko, aurkitzeko eta zabaltzeko gune bat garatzeko helburuarekin euskarazko memeen bilgunea izango den Memeka webgunea sortu dugu.

Memeka gizartean dagoen behar edo aukera bati euskaraz eta teknologia berrien bidez erantzuteko 

Informazio eta Komunikazioen Teknologiak

IKT egitasmoen kudeaketa eta sorkuntza Iametzaren ohiko jardunean txertatuta dago eta espreski euskarazko IKT produktuak garatzen esperientzia zabala dugu

Gazteek euskara modu ludikoan erabili dezaten bitarteko aproposa baita. 

Aurreko bidalketa
Murgiltze eredua irakaskuntzan tokiko hizkuntza baten presentzia bermatzeko
Hurrengo bidalketa
Euskadiko startup-ak eta mikro-enpresak digitalki eraldatzeko diru-laguntzak