Murgiltze eredua irakaskuntzan tokiko hizkuntza baten presentzia bermatzeko

Murgiltze eredua ezinhobea da irakaskuntzan tokiko hizkuntza baten presentzia lurralde batean bermatzeko, eta baita hizkuntza nagusi baten ikaskuntza bermatzeko ere.

Eusko Jaurlaritzaren helburua murgiltze ereduak euskal gizartean sortzen duen eraginari buruz hitz egiten zuen ikus-entzunezko bat osatzea zen, NPLD sarean (Network to Promote Lingüistic Diversity), Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarrean aurkezteko. Ikus-entzunezko hori zuzendu dugu Iametzan, Arriguri ekoiztetxearekin elkarlanean.

Hiru ideia nagusi landu nahi izan dira bideo honetan: Batetik, D ereduan ikasteak dituen onurak, arlo profesionalean zein pertsonalean. Bestetik, gizartearen kohesioaren ikuspegitik, eredu honek dituen abantailak. Azkenik, murgiltze eredua tresna garaikidea da, egungo gizarteak dituen erronkei aurre egiteko aproposa.

Ikus-entzunezkoaren ezaugarri nagusiak

Emaitzak euskarazko murgiltze eredutik igaro diren euskal herritar talde baten testigantzak jasotzen ditu.

Elkarrizketatuekin izandako solasaldiek gako garrantzitsuak eman zituzten, hala nola, guraso erdaldunak seme-alabak D ereduan matrikulatzearen arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen, txikitatik euskaraz ikasteak ondorengo hizkuntza ohitura edota jarreretan izandako eragina, edo D ereduak haurren hazkuntzan eta hizkuntzaren ikasketan dituen onurak.

Landutako mezuak indartzeko iruditeri freskoa lortu genuen Arrigurik egindako lanari esker. Erabilitako baliabideek bideoa estetikoki laguntzeaz gain, hasieratik definitutako mezu gakoak argi islatzen lagundu zuten.

Gaur egun lehen hezkuntzako ikasleen ia %80a D ereduan matrikulatuta dago eta hau Euskal Herriko biztanleek euskara gordetzeko duten nahiaren erakuslea da.

Ikusi emaitza jarraian:

Aurreko bidalketa
Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz
Hurrengo bidalketa
Memeka: euskarazko memeen bilgunea