GAIA klusterreko partaide gara

Urrian hasi dugu GAIA klusterreko partaide bezala gure ibilbidea eta beste enpresa batzuk ezagutzeko eta beraiekin kolaboratzeko gogoz gaude.

GAIA Euskadiko Ezagutza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea da eta sektore horretako 260 enpresa baino gehiago biltzen ditu. Helburua Elkarlan Berrikuntzan erreferentzia izatea da, irtenbide globalki lehiakorrak eratu eta abian jartzeko, ezagutzan eta teknologia propioan oinarrituta (Aholkularitza, Ingeniaritza, Elektronika, Informatika, Telekomunikazioak eta Gamifikazioa).

Iametzatik Elkarlan Berrikuntza lan ildo horretan ekarpena egin nahiko genuke, software libretik eta teknologia burujabetzatik abiatuta. Izan ere, azken urteetan bereziki, ahalegin handia egiten ari gara burujabeago izaten laguntzen diguten tresnen baliagarritasuna agerian jartzen eta gaia gizarteratzen. Azkeneko Euskarabildua jardunaldian, adibidez, teknologia burujabetza izan genuen hizpide pandemiak areagotutako datuen erabileraren gaia abiapuntutzat hartuta.

Aurreko bidalketa
Donostia Kirolarentzat webgune berria garatu dugu
Hurrengo bidalketa
Oiartzungo ondarea argitara