Oiartzungo ondarea argitara

Oiartzungo historia aberatsak eta denboran zehar kontserbatu diren kultur ondarearen arrastoei buruzko informazioa biltzen duen webgunea garatu dugu Iametzan. Kultur ondarea herrien identitatea eraikitzen lagundu, iragana ezagutu, oraina ulertu eta nora goazen/joan nahi dugun lantzeko ezinbesteko tresna gisa ulertzen dituzte Oiartzunen eta ideia hori webgune forma ematen lagundu diegu. Izan ere, udala ondareak duen garrantziaz jabetuta, herritarren eskuetan jarri nahi izan du, datu base zabal eta eguneratua.

Aurretik aipatu moduan ondarea.oiartzun.eus webgunearen muina herriko ondarea biltzen duen katalagoa da. Bertan herriko gune ezberdinetan dauden kultur ondarearen arrastoak lokalizatu dira eta horretaz aparte, bakoitzari buruzko informazio eguneratuarekin osatu da herritar guztiek ikusteko moduan. Ondarearen arrasto guztiak mapan lokalizatuta egoteaz aparte, bilatzailean ere aurkitu daitezke.

Wegunea aste honetan aurkeztu du Oiartzungo Udalak.

 

Aurreko bidalketa
GAIA klusterreko partaide gara
Hurrengo bidalketa
Eredu euskaldunak gazteentzat