CKEditor testu-editorean HTML5 audioak modu erraz batean txertatzeko aukera ematen duen plugina garatu eta argitaratu genuen 2016ko otsailean. Ia 8.000 deskarga izan ditu orduz geroztik eta 9 hizkuntzetan dago erabilgarri.
Gure CKEditor HTML5 audio plugina txinerara itzuli dute
Behin baino gehiagotan idatzi dut blog honetan iametzaren HTML5 audio pluginari buruz: uzbekistandar batek bideo plugin bihurtu zuenean, 2500 deskarga gainditu zituenean, CKEditor-ek abuztuko hilabeteko plugin bezala nabarmendu zuenean eta Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian plugina aurkeztera joan ginenean.
Oraingoan beste albiste pozgarri batekin nator, txinerara itzuli baitute gure plugina. ???k bidali digu itzulpena Github bidez.
OHARRA: Astebete beranduago Dimitris Kritsotakisek grezierara itzuli du plugina 🙂
Une honetan 10 hizkuntzetan erabil daiteke:
- Alemaniera
- Errusiera
- Euskara
- Frantsesa
- Gaztelera
- Greziera
- Ingelesa
- Txinera
- Ukrainiera
- Uzbekiera
CKEditor-en gehigarrien orrian eskura dezakezue doan: http://ckeditor.com/addon/html5audio
.cc-by-sa-lizentzia-oina {
width: 85%;
background-color: #ccc;
padding: 5px 20px;
max-width: 800px;
margin: 0 auto;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a {
color: #333;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:hover,
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:focus {
color:#999;
text-decoration:none;
}
Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.