Iametza hizkuntzen industriari buruz ETBren Azpimarra saioan

Langune Euskal Herriko Hizkuntzen Elkartea da. Gaur egun elkarte horretako lehendakaritza dauka Mondragon Linguak eta Iametza bertako zuzendaritzan dago.

Iametzaren jarduna hizkuntzari oso lotua dago eta batik bat euskarari. Horren adibide dira IKA euskaltegientzako eta euskara ikastera bideratuta, egindako hainbat proiektu teknologiko (Ikuslang, IKAPP-ak…), ikus-entzunezkoen munduan Vicomtech-IK4 ikerketa zentroarekin batera  ahots errekonozimenduarekin eta alineamendu teknologiekin egindako berrikuntza proiektuak (Azpifilm, Aditranskrib…) eta abar.

Horregatik hasieratik Langunen egotea interesgarria zela erabaki genuen eta erabaki horrek sektoreko beste hainbat enpresekin harremanak egitera eta egitasmo desberdinak ezagutzera eraman gaitu, sare zabala osatuz, kooperatuz eta elkarlanean arituz.

Hala, pasa den astelehenean Languneren izenean hizkuntzen industriari buruz hitz egiteko aukera izan genuen, gizarteari sektore honen estrategikotasunaren berri emateko helburuarekin. Hementxe Maddalen Iriarte kazetariak eginiko elkarrizketa duzue.

Aurreko bidalketa
Urtxintxaren web berria
Hurrengo bidalketa
ARGIAren multimedia kanal berria