Eskatzen dena:
- Iametzako garapen taldearen eta merkatuaren arteko zubi lana egin beharko du, beraz ezagutza teknologikoa izan beharko du.
- Merkatuko joerak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna.
- Ikuspegi komertziala izatea.
- Bezero potentzialak identifikatzeko gaitasuna.
- Bezero ikuspegia eta bezeroen nahi eta beharrekin konektatzeko gaitasuna.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
- Proiektuen aurkezpenak prestatu eta egiteko gaitasuna.
- Kudeaketarako gaitasuna.
- Euskaraz jakitea.
Eskaintzen dena:
- Lanaldi osoko kontratua.
- Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea.
- Euskara, software librea, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea.
Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2021eko apirilaren 20a baino lehen, “komertziala-lanpostua-2021” erreferentzia adieraziz.