Iametza itxita egongo da martxoaren 8an

Prozesu baten osteko erabakia izan da martxoaren 8an ateak ixtearena. Duela hilabete elkartu ginen lehenik etxe barruko emakumeok. Uneotan zazpi emakume gara lantaldean, eta aho batez onartu genuen greba egitea. Ordu hartan gizonen papera mugimendu feministak emandako jarraibideen araberakoa izatea adostu genuen, eta euren esku utzi genuen jardunaren kudeaketa (zerbitzua nola eskaini, zaintza lanak nola banatu).

Zenbait gizonek, ordea, jai eguna hartzeko interesa adierazi zuten, zaintza lanez arduratu ahal izateko.  Horrez gain, kontsumo grebaren planteamendua mahai gainean jartzea garrantzitsua iruditzen zitzaigun, enpresa gisa kontsumoan baino ekoizpenean baitugu ardura. Gauzak horrela, talde bilera deitu eta erabakia guztion artean eztabaidatu zen. Eguneroko normaltasuna apurtzeko, eta kontsumo grebari ere garrantzia emateko, onena bulegoa ixtea dela erabaki dugu.

Aurreko bidalketa
ENIAC proiektua: itzalpeko emakume programatzaileak
Hurrengo bidalketa
Indartu zure euskal identitatea sarean