Iametzak bat egingo du azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorrarekin

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hilaren 30erako zaintza publikoaren zein kolektiboaren alde egiteko greba orokorra deitu du eta Iametzako lan-taldeak deialdi horrekin bat egitea erabaki du.

Herri Akordioari atxikimendua adierazi diogu. Ondorioz Iametza datorren ostegunean itxita egongo da eta lan-taldeko kideok modu indibidualean batuko gatzaizkio egun horretarako deituta dauden manifestazio eta ekitaldiei.

Era berean, Mugimendu Feministak adierazitakoaren ildotik eta greba helburua ez dela ulertuta, baizik eta aurretik zein ondoren egiten den lanari eman nahi zaion garrantzia aintzat hartuta; Iametzak erabaki du denon bizitzak erdigunean jartzeko prozesu horretan barne hausnarketa egitea.

Hausnarketa horretan aztertu nahi ditugu alderdi desberdinak:
· Iametzako lan-taldeak elkar zaintzeko aktibatu eta mantendu beharreko barne neurriak eta mekanismoak zeintzuk diren.
· Iametzak kolektibo eta eragile gisa gizarteari gai honetan egin ahal dion ekarpenerako proposamenak lantzea.

Aurreko bidalketa
Nextcloud Partner ofizialak gara!
Hurrengo bidalketa
Iametzak VALID-IA proiektuan parte hartu du