Iametzak VALID-IA proiektuan parte hartu du

Gero eta gehiago adimen artifizialaz inguraturik bizi gara. Iametzaren helburua teknologia horri zentzuz etekina ateratzea da.

VALID-IA proiektuaren bidez, Adur Software Productions eta Aner Sistemas Informaticos enpresekin batera, aurpegi eta dokumentuen errekonozimendua automatizatzeko prozesuetan adimen artifiziala nola baliatu ikertzen ari gara.

Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren HAZITEK programaren 2023ko deialdiaren barruan finantzatu da.

VALID-IA proiektua HAZITEK – Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da (Espediente zenbakia: ZL-2023/00893).

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera.

Aurreko bidalketa
Iametzak bat egingo du azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorrarekin
Hurrengo bidalketa
HiHaizHi ekimen berria: Euskara modu dibertigarrian ikasteko eguneroko lehiaketa