Adimen Artifizialaren erabilerak izugarrizko hazkundea izan du azken urteetan. Egun, mugikorretan, fitxaketa makinetan eta bestelako gailu askotan erabiltzen da. Baina Adimen Artifizialeko kalkuluak egiten dituzten ordenagailuen konplexutasuna eta kostu konputazionalak oso altuak dira.
Honen aurrean, Adurrek, Argiak eta Iametzak IAPLAT Adimen Artifizialeko zerbitzuen plataforma sortuko dute. Plataforma hau gaitasun konputazionala zentralizatzeko, baliabideak partekatzeko eta hiru enpresen eta oro har merkatuaren beharrei erantzungo dieten mikro-zerbitzuak garatzeko balioko du. Helburua da zerbitzu horien kostu ekonomikoa txikia izatea. Modu honetara, pymeek, mikro-pymeek eta euren hornitzaile diren enpresa informatikoek adimen artifizialean oinarritutako zerbitzu desberdinak erabili ahal izango dituzte, ekonomikoki bideragarria izango zaien formula baten bidez, kostu konputazionalak bezero desberdinen artean partekatuko baitira.
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren 2021 eta 2022ko deialdien barruan finantzatu da.
IAPLAT proiektua HAZITEK – Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da (Espediente zenbakiak: ZL-2021/00624 eta ZL-2022/00370).
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera.