Zikloan, hilerokoaren kultura zabaltzeko

Zikloan norberaren hilerokoaren kontrola eramaten laguntzeko eta hilerokoaren kultura orokorrean zabaltzeko sortu da.

Hilerokoaren kulturari buruzko heziketa parekide eta ez medikalizatu baten beharra dago gizartean. Horregatik, aplikazio honek, erregistrorako tresna bat izateaz gain, behar horretan eragin nahi du.

Sarritan nerabe eta gazteek ez dute eskolaren bidez gai honi buruzko informazio egokirik jasotzen eta askotan eskolaz kanpoko hitzaldi eta ekintzak antolatzen dira. Horregatik, egitasmo hau gazte eta nerabeengana zuzentzen da bereziki, nahiz eta helduei ere baliagarria izango zaien.

Batetik, Zikloan esparru ez-formal horretan eragiten du eta, bestetik, hilerokoaren erregistroa euskaraz egiteko aukera eskaintzen du.

Aplikazioari buruz

Gazteek euren gorputza eta emozioak, hilerokoarekin erlazionatuak, hobeto ezagutzeko aukera izango dute aplikazioari esker, eta gaiari buruz ere informazio kualifikatua jasoko dute, euren jakintza maila handituz.

Guneak hilerokoari buruzko ilustrazioak eta eduki pilulak eskaintzen ditu, formatu arinean emanak, eta tarteka euskaraz sortutako meditazio audioak ere aurki daitezke.

Eduki hauek kualifikatuak izan daitezen, Ara!Gorputz elkartearekin lan egin dugu.

Aurreko bidalketa
Iametzak Udalbot plataformaren garapenean parte hartu du
Hurrengo bidalketa
Zikloan, hilerokoaren kultura zabaltzeko