Iametzak Udalbot plataformaren garapenean parte hartu du

Iametzak, Xupera XXI, Ideable, Arteman eta Goiena enpresekin, eta ISEA eta Elhuyar ikerketa-zentroekin batera UDALBOT proiektuan parte hartu du.

UDALBOT elkarrizketa-laguntzaile kognitiboak sortzea, inplementatzea eta osorik kudeatzea errazten duen adimen artifizialean oinarritutako tresna teknologikoak multzokatzen dituen plataforma da. Tresna horiek komunikazio-prozesuak hobetzea eta herritarren eta udal edo administrazioaren arteko elkarrekintzak optimizatzea ahalbidetzen dute.

Azken aldian elkarrizketa-agente edo txatbot-en erabilera ugaritu da administrazio publikoen artean, hainbat aurrerapen suposatuz bai administrazioarentzat zein herritarrentzat. Administrazioak, bere aldetik, kostuak murriztea, herritarrekiko komunikazio hobetzea, eskaerei edozein unetan erantzuteko gaitasuna beti eskuragarri egotea, erantzuteko denborak murriztea eta funtzionario publikoak balio sozial handiagoko zereginetara bideratzea lortzen du tresna hauen bidez Herritarrei ere mesede handia egiten die, izan ere, Smartphonearen bidez komunikatu ahal izango dira administrazioekin, familiarekin eta lagunekin egiten duten naturaltasun berarekin. Mezuen bidez, espediente jakin baten egoera kontsultatu ahal izango dute, edo udalean izapide bati buruzko informazioa eskatu, besteak beste. Berehalako erantzuna jasoko dute herritarrek eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan.

UDALBOT proiektua HAZITEK – Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da (Espediente zenbakia: ZL-2022/00172).

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera.

Aurreko bidalketa
OnlyOffice eta Omeka euskaraz
Hurrengo bidalketa
Zikloan, hilerokoaren kultura zabaltzeko