
Komunikazio proiektu desberdinen ardura hartuko duen kide berri baten bila ari gara.
Eskatzen dena:
- Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak
 - Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura…) sektorearen ezagutza
 - Komunikazio kanpainen sormena gidatzeko eta diseinu taldearekin batera elkarlanean aritzeko gaitasuna
 - Komunikazio proiektu desberdinen ardura eramateko gaitasuna: erabakiak hartzeko, irizpideak ezartzeko, harremanetarako gaitasuna…
 - Komunikazio estrategiak definitu eta diseinatzeko gaitasuna (komunikazio planak)
 - Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, bilera parte-hartzaileak dinamizatzen, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, bideoen gidoigintzan…
 - Euskararen goi mailako ezagutzak (C1 edo C2 mailakoak)
 - Berehala lanean hasteko prestutasuna
 
Honako ezaugarriak oso kontuan izango dira:
- Webgune eta aplikazioen informazio arkitektura antolatzeko gaitasuna eta esperientzia
 - Irudien oinarrizko sormen zein aldaketa lanak egiteko gaitasuna: Adobe Photoshop, Canva…
 - E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak erabiltzen esperientzia, datuen babeserako legea, datu-baseen kudeaketa…
 - Ingelesaren ezagutza (ahozko maila zein idatzia)
 
Eskaintzen dena:
- Jardun osoko kontratua
 - Diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea
 
Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, ekainaren 19a baino lehen, “komunikazioa” erreferentzia adieraziz.