SPRIk 2021. urtean antolatu zituen deialdien artean HAZITEK da proiektu gehien laguntzen dituena I+G+B alorrean. Milatik gora proiektu aurkeztu ziren eta Iametzari 3 onartu zizkioten. Hona horien laburpena;
IAPLAT: adimen artifizialean oinarritutako argazkien interpretazioan ari gara. Alor desberdinetako argazkiak tratatu nahi ditugu eta lortutako esperientzia beste sekore batzuetara zabaldu nahi dugu
ITAI: euskara eta espainolaren arteko itzultzaile automatikoari ikasteko aukera eman nahi diogu. Itzulpenak egiten diren alor desberdinetan sistemak ikasi egingo du aurretik egindako itzulpenen zuzenketetatik. Hiru urteko proiektua da eta 2020an 2. urteari zegokiona garatu genuen
UDALBOT: udalen zerbitzu publikoa hobetzekohelburua du proiektu honek. Kontsulta asko eta asko herritarrek etxetik egiterik izango dute txatbotaren sistema erabiliz. Hiru urteko proiektua da eta 2020an lehne urteari zegokiona garatu genuen