Mugak, mugakideak eta barrendegiak pandemia garaian

Aurkibidea

  1. Emaitzak
  2. Mugakide gehieneko udalerriak
  3. Mugakide gutxieneko udalerriak
  4. Barrendegiak
  5. Kalkuluaren xehetasun teknikoak

Emaitzak

Galdera horri erantzuteko datu geoespazialak ikusi, editatu eta aztertzeko software libreko QGIS tresna eta Gaindegiaren Euskalgeo biltegiko udalerrien SHAPE fitxategia erabili ditut (interesa duenarentzat xehetasunak artikuluaren amaieran).

Euskal Herriko udalerri bakoitzak duen mugakide kopurua lortzeko egindako kalkulu horren emaitza ondorengo grafiko eta taulan ikus dezakezue:

[visualizer id=”8888″]
Grafikoak ausazko aldagaiei dagokien banaketa normalaren kanpai itxura du. Banaketa ez da guztiz simetrikoa, mugakide kopuru handietarantz isats luzeagoa baitauka. Horren arrazoia udalerri batek eduki dezakeen mugakide kopuru txikiena zero izatea da, kopuru handietan aldiz ez dago mugarik.

 

Mugakide kopurua Udalerri kopurua Udalerriak
20 1 Baztan
17 1 Tolosa
16 1 Urbasa
15 1 Kanpezu
14 4 Bernedo, Gesalatz, Iruñea, Lokiz mendizerra
13 3 Bardeak, Berastegi, Guardia (Biastari)
12 9 Deierri, Deikaztelu, Goizueta, Hazparne, Itza, Orbaizeta, Tutera, Trebiñu, Ultzama
11 15 Abadiño, Dima, Galdakao, Gasteiz, Gipuzkoa eta Arabako Partzoneria Orokorra, Irunberri, Lana, Larraun, Leotz, Mendaza, Otsagabia, Piedramillera, Urantzia, Urraulgoiti, Villamayor de Monjardin
10 25 Allin, Andia Mendizerra, Antzin, Araitz, Arakil, Aralar, Aramaio, Ataun, Barrundia, Berriobeiti, Donemiliaga, Donostia, Erandio, Errezil, Ezkabarte, Galar, Harana, Larraine, Markina-Xemein, Muxika, Oltza, Orozko, Senpere, Uharte Arakil, Zeberio
9 42 Aia, Altzürükü, Ameskoabarren, Arrankudiaga, Artze, Azpeitia, Banka, Beasain, Bergara, Berriz, Bidankoze, Bilbo, Doneztebeko fazeria, Erriberagoitia, Gares, Gaztelu, Ibargoiti, Idiazabal, Iguzkitza, Imotz, Ituren, Jaurrieta, Legazpi, Legorreta, Lekunberri, Lerin, Lukin, Mithiriña, Mungia, Oloritz, Oñati, Orzaize, Sesma, Tafalla, Torralba del Río, Txulapain, Urraulbeiti, Uxue, Villabona-Amasa, Zamudio, Zizur, Zornotza
8 50 Aguilar kodeskoa, Aiherra, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Andoain, Arraia-Maeztu, Artaxoa, Asparrena, Bargota, Barkoxe, Basaburua, Beintza Labaien, Domintxaine-Berroeta, Donaixti-Ibarre, Donazaharre, Duzunaritze-Sarrasketa, Eibar, Elduain, Elorrio, Enirio de Aralar, Entziako partzuergoa, Errenteria, Erriberri, Esteribar, Etaio, Etxalar, Etxauri, Galdames, Girgillao, Gueñes, Heleta, Hiriberri Atetz, Irun, Iruraitz-Gauna, Landibarre, Larragoa, Lizartza, Lizoain, Makea, Mendigorria, Mugerre, Obanos, Oion, Oragarre, Oteitza, Urdiñarbe, Ustaritze, Uztarroze, Zaldibia, Zizurkil, Zuia
7 81 Abaurrepea, Aiara, Ainharbe, Ainhize-Monjolose, Albiztur, Alkiza, Aloze-Ziboze-Onizegaine, Amenduze-Unaso, Amorotze-Zokotze, Anoeta, Aranguren, Areso, Armendaritze, Arrangoitze, Arrigorriaga, Arruta-Sarrikota-Amikuze, Asteasu, Aulesti, Auritz, Azkarate, Azkoitia, Baiona, Barakaldo, Barasoain, Bera, Bidarrai, Bildoze-Onizepea, Biurrun, Burgelu, Busturia, Donapaleu, Doneztebe, Eiheralarre, Elgoibar, Elortz, Errigoiti, Erro, Erromantzatua, Etxarri Aranatz, Ezporogi, Faltzes, Galipentzu, Gamiz-Fika, Garralda, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Goñi, Hernani, Irisarri, Ispaster, Itsasondo, Itzagaondoa, Jatsu, Labetze-Bizkai, Lapoblación, Larraga, Larzabale-Arroze-Zibitze, Lazkao, Legutiano, Lekorne, Lesaka, Lohitzüne-Oihergi, Loiu, Longida, Morga, Mues, Murillo el Cuende, Nabarniz, Nazar, Orendain, Ozaze-Zühara, Pagola, Santakara, Santsol, Sohüta, Uharte-Hiri, Untzue, Urduliz, Zabaltza Urraulgoiti, Zumarraga, Zuñiga
6 126 Abartzuzako fazeria, Aberin, Ablitas, Adios, Agurain, Aiziritze, Alesbes, Alonsotegi, Altzaga, Ameskoako Mendi komuna, Amezketa, Amoroto, Amurrio, Andosilla, Añorbe, Antzuola, Anue, Arantza, Arboti-Zohota, Aritz, Arrieta, Arroitz, Arrokiaga, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Azkaine, Azkoien, Azuelo, Baigorri, Barbarin, Bardoze, Behorlegi, Beizama, Belauntza, Bermeo, Bidania-Goiatz, Bidaurreta, Cascante, Deba, Desojo, Donamaria, Donamartiri, Donibane Lohizune, Dulantzi, Durango, Egues, Elo, Ereño, Ergoiena, Erronkari, Esa, Eslaba, Ezkaroze, Ezpeleta, Galoze, Garaioa, Garinoain, Gernika-Lumo, Gotaine-Irabarne, Ibarla, Ibarra, Igorre, Itsasu, Iurreta, Izaba, Izpura, Izura-Asme, Jatsu (Lapurdi), Jutsi, Kanbo, Kaseda, Kortezubi, Kripan, Kuartango, Lagran, Lanako fazeria, Lanako fazeria, Larrabetzu, Larresoro, Lasa, Leaburu, Leintz Gatzaga, Leitza, Lexantzü-Zünharre, Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lizarra, Luzaide, Mallabia, Martzilla, Maule-Lextarre, Mendabia, Mendaro, Mendata, Milafranga, Mirafuentes, Murieta, Mutiloa, Odieta, Oibar, Oitz, Oko, Okondo, Ollo, Otxandio, Portugalete, Ribaforada, Samaniego, San Martin Unx, Sartze, Sopuerta, Garape, Uharte-Garazi, Urizaharra, Urrotz, Urruña, Uterga, Viana, Villabuena de Alava, Villatuerta, Zaldibar, Zangoza, Zarrakaztelu, Zeanuri, Zestoa, Zigoitia, Zirauki, Ziritza Etxauribar
5 128 Abaigar, Abaltzisketa, Abanto-Zierbena, Abartzuza, Abaurregainako fazeria, Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Ahetze, Ahurti, Aiegi, Ainhoa, Aintzila, Aizarnazabal, Alegia, Allo, Altsasu, Angelu, Anhauze, Aranbeltz fazeria, Arano, Arbizu, Aretxabaleta, Armañantzas, Arnegi, Arrasate, Arratzu, Arratzu-Ubarrundia, Arrosa, Arteaga-Gaztelu-Elexabeitia, Artzentales, Atetz, Atharratze-Sorholüze, Badaiako Mendizerra, Basauri, Basusarri, Behaskane-Laphizketa, Behauze, Berriatua, Bertizarana, Bidarte, Burgi, Burgue-Erreiti, Bustintze-Iriberri, Cabanillas, Cabredo, Caparroso, Cárcar, Donibane-Garazi, Donostiri, Elizagorria, Eneritz, Eratsun, Erriberabeitia, Espartza Zaraitzu, Esprontzeda, Ezpeize-Ündüreine, Ezterenzubi, Forua, Funes, Gabadi, Gaintza, Gamarte, Genevilla, Getxo, Gordexola, Hozta, Ibarrangelu, Idauze-Mendi, Igantzi, Iguzkizako fazeria, Iholdi, Iruña Oka, Iruri, Itsaso, Lanako fazeria, Lanako fazeria, Lantziego, Larribarre-Sorhapürü, Lasarte-Oria, Laudio, Leatxe, Ledea, Legaria, Lemoiz, Lerga, Lezo, Lukuze-Altzumarta, Mañeru, Marañón, Martxuta, Mélida, Meñaka, Mendibe, Mendikota, Mirafuentes, 82 fazeria, Miranda Arga, Mitikile-larrori-Mendibile, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Mutriku, Nabaskoze, Oiartzun, Olexua, Orbara, Ordizia, Orexa, Ormaiztegi, Ortuella, Ostankoa, Pitillas, Plentzia, Remendiako fazeria, Sara, Sestao, Suhuskune, Tiebas-Muru Artederreta, Torres del Río, Trapagaran, Ubide, Uharte Eguesibar, Ukar, Untziti, Usurbil, Valtierra, Zalgize-Doneztebe, Zalla, Zare, Zegama, Ziortza-Bolibar, Zizur Nagusia
4 132 Abaurregaina, Agilar Kodesko fazeria, Ajangiz, Altzo, Antzineko fazeria, Antzineko fazeria, Arama, Aranaratxe, Arantzazu, Aras, Arberatze-Zilhekoa, Arbona, Areatza, Argantzun, Arhantsusi, Aria, Atarrabia, Bakaiku, Bakio, Baliarrain, Barillas, Bastida, Bedia, Beire, Belaskoain, Berango, Berantevilla, Berbintzana, Berrogaine-Lahüntze, Bertziranako fazeria, Beskoitze, Biarritz/Miarritze, Bidaxune, Buñuel, Bunuze, Burlata, Busto, Cadreita, Corella, Donamariako fazeria, Ekora, Elgeta, Eltziego, Eskoriatza, Etxarri Etxauribar, Etxebarre, Etxebarri (Etxebarri-Doneztebeko elizatea)*, Ezkio, Ezkurra, Fontellas, Fruiz, Fustiñana, Gabiria, Gamere-Zihiga, Garde, Garindaine, Getaria, Gizaburuaga, Gobiaran, Haltsu, Hauze, Hondarribia, Ikaztegieta, Ilharre, Irantzu, Irulegi, Isturitze, Iturmendi, Iurreko fazeria, Jaitz, Karrantza, Lakarra, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Lakuntza, Lanako fazeria, Lanako fazeria, Lantaron, Lapoblaciongo fazeria, Larragoako fazeria, Larraul, Laukiz, Legarda, Leioa, Lemoa, Leza, Lezama, Lezaun, Luhuso, Mañaria, Maruri-Jatabe, Meharine, Mendexa, Metauten, Montori = Berorize, Murillo el Fruto, Murueta, Muruzabal Itzarbeibar, Muskildi, Muskiz, Navaridas, Olaibar, Olatzagutia, Orkoien, Orontze, Otsagabiako fazeria, Pasaia, Puiu, Santurtzi, Segura, Sondika, Sopela, Sukarrieta, Tirapu, Urdatx/ Santa-Grazi, Urdazubi, Urdiain, Urepele, Urkabustaiz, Urketa, Urnieta, Ürrüstoi-Larrabile, Urzainki, Xabier, Zanbrana, Zaratamo, Zaro, Zerain, Ziordia, Ziritza, 55 fazeria, Zubieta, Zumaia, Zuraide
3 94 Abartzuzako fazeria, Aduna, Akamarre, Aldude, Añana, Antsoain, Antzineko fazeria, Arakaldo, Aranaratxe fazeria, Arellano, Arguedas, Armiñón, Arruazu, Artazu, Astigarraga, Atxondo, Azagra, Balmaseda, Barañain, Barrika, Beriain, Berrobi, Betelu, Bilar, Biriatu, Castejón, Cintruenigo, Cortes, Derio, Ea, El Limitado partzuergoa, Elgorriaga, Erango, Ermua, Eulate, Ezkabarteko fazeria, Fitero, Garai, Gixune, Gorza, Hendaia, Hernialde, Hiriberriko fazeria, Hiriburu, Irura, Irurtzun, Iturengo fazeria, Izurtza, Juslapeña fazeria, Juslapeña fazeria, Lanako fazeria, Lantz, Ledeako fazeria, Lehuntze, Lekuine, Lodosa, Mañueta, Markin-Etxebarria, Milagro, Mirafuentes, 81 fazeria, Mirafuentes, 84 fazeria, Monteagudo, Morentin, Mundaka, Olaberria, Olorizko fazeria, Orbarako fazeria, Orio, Orisoain, Orotz-Betelu, Orreaga, Ospitalepea, Saldias, San Adrián, Sartaguda, Semindieta fazeria, Soraluze, Sorlada, Sunbilla, Tulebras, Turtzioz, Ugao, Uharte Arakileko fazeria, Urduña, Urizaharra, Lagran eta Lañaoko Mankomunitatea, Urretxu, Urrotz hiribildua, Villaverde turtzioz, Zalduondo, Zarautz, Ziburu, Zierbena, Ziritza,56 fazeria, Zuñigako fazeria
2 39 Allineko fazeria, Antzineko fazeria, Artziniega, Atetzeko fazeria, Bastida, Berrioplanoko fazeria, Berriozar, Bokale, Deikazteluko fazeria, Etxarri (Zuberoa), Ezprogiko fazeria, Garrüze, Gazteluberri, Gesalatzeko fazeria, Gesalatzeko fazeria, Getaria (Lapurdi), Gorliz, Irunberriko fazeria, Irunberriko fazeria, Itzaltzu, Lanako fazeria, Larraungo fazeria, Legariako fazeria, Lekeitio, Melida-El Cuende Murilloko fazeria, Moreda de Alava, Murchante, Olexuako fazeria, Olexuako fazeria, Olloko fazeria, Olorizko fazeria, Oltzako fazeria, Ondarroa, Ozaraine-Erribareitia, Sarrikotapea, Urraulgoitiko fazeria, Uxueko fazeria, Zugarramurdi, Zuñigako fazeria
1 8 Agoitz, Aranarache, 27 fazeria, Elantxobe, Eskiula, Lanestosa, Lapuebla de Labarca, Lekunberri, Samatze
0 2 Jestaze, Petilla Aragoikoa

Mugakide gehieneko udalerriak

Baztan

Baztan haranaren ikuspegia
Baztan haranaren ikuspegia. Argazkia: Euskalduna (Creative Commons BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaiko Baztan da mugakide gehien dituen Euskal Herriko udalerria. 20 udalerrirekin egiten du muga:

Hainbeste mugakide izatearen arrazoi nagusia Baztan Euskal Herriko udalerririk handiena izatea da. 376,8 km²-ko azalera du. Konparazio batera, Gipuzkoaren azaleraren ia %20a da hori eta Zuberoaren %46a. Baztani mugakide dituen 20 herrien azalera batuta, 1370,79 km²-ko barrutia osatzen da, Gipuzkoaren %72a eta Zuberoaren bikoitza baina gehiago.

HEMEN AZALERAK KONPARATZEN DITUZTEN IRUDIAK

Baztan Euskal Herriko udalerrien artean perimetro handiena duena ere bada: 124 kilometro inguru. Bardeek 177,6 km-ko perimetroa dute baina ez dira udal bat. Perimetro horretatik ia erdia (52 km) estatuen arteko muga ere bada gaur egun. Baztango udalak mugakide dituen Lapurdi eta Nafarroa Behereko 10 udalerriekin dituen mugak behatzeko ekitaldia egiten du urtero irailean, 1856. urteko Espainia eta Frantziako estatuen arteko mugen tratatuak ezarritakoaren arabera. Itun horretan estatuen arteko muga 602 mugarrirekin zedarritzea erabaki zuten. Mugarri horiek Bidasoatik Portbou/Cervera (Herrialde Katalanak), mendebaldetik ekialdera, zenbakituta daude. Baztango ordezkariek 56. mugarrian, Sararekin mugan, hasten dute ikuskatzea, eta hiru egunez 10 udal mugakideetako ordezkariekin Urepeleko mugan dagoen 140. mugarriraino joaten dira. Behaketan Urdazubiko udalak ere parte hartzen du, Senpere eta Ainhoarekin muga egiten baitu udalerri nafar honek. Azken urteetan Kataluniako zenbait udalek uko egin diote estatuen arteko mugen behaketa honi, bere naziotasun ideiarekin talka egiten duelako. Denbora askoan bi estatutan banatuta egon arren, argi dago udal mugakideen artean lotura handia dagoela. Horren erakusgarri da Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdik osatzen duten Xareta elkartea.

2020ko apirilean estatu frantseseko agintariek pandemiari aurre egiteko Espainiako estatuarekiko muga ixteko hartutako erabakiak eragozpen nabarmenak ekarri zizkien inguruko herritarrei eta Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Etxalar eta Berako alkateek ohiko pasabideak irekitzeko eskatu zuten. Berako alkateak Antxeta irratian azaldu zuenez Beratik Zugarramurdira joateko biderik ohikoena Saratik (Lapurdi) barrena da, baina inguruan irekita zegoen pasabide bakarra Dantxarieneakoa zenez, herritarrek itzulinguru luzeak egin behar izaten zituzten. Inguruan ugariak diren bentetan ere eragin ekonomikoa izan zuen itxierak.

Bi bideen konparazioa ikus daiteke mapa honetan. Lapurditik doan ohiko bideak 16,4 kilometroko luzera du, Doneztebetik joanda berriz 58,9 km. Argi ikusten denez, muga ezin zeharkatu izanaren ondorioz egin beharreko bidea askoz luzeagoa da:

 

Tolosa

Gipuzkoako Tolosa da mugakide kopuruaren araberako sailkapenean bigarrena, 17 udalerrirekin egiten baitu muga.

Tolosaren azalera 37,39 km²-koa, Baztanenaren hamarretik bat inguru. Hori kontuan izanda, zer eragiten du mugakideen ugaritasuna? Tolosak bere azalerarako perimetro handia du, ia 62 km, Baztanek duenaren erdia edo. Perimetroa/azalera arteko erlazio horren atzean Tolosaren itxura luzanga eta udalerriaren mugen barruan dauden bi barrendegiak daude: Bedaio eta Belabieta.

  • Tolosaren lur sail nagusiak 12 udalekin egiten du muga: Alkiza, Hernialde, Anoeta, Irura, Villabona-Amasa, Ibarra, Leaburu, Altzo, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta, Albiztur
  • Bedaio Tolosako herrigunetik 27 kilometrora hego-ekialdean, Aralarren magalean, Nafarroarekin mugan, dagoen herri txiki bat da. Bedaiok 6 udalerrirekin du muga (horietatik 2 zati nagusiaren mugakideak): Altzo, Lizartza, Gaztelu (barrendegi batekin muga), Araitz (Azkarate herria), Amezketa, Alegia
  • Belabietak barrendegiak Tolosaren zati nagusiaren mugakide diren Villabona-Amasa eta Ibarrarekin muga egiteaz gain Berastegi ere mugakide du. Zehazki Berastegiko Eldua auzoarekin egiten du muga. Eldua ere barrendegi bat da, eta 8 udalerrirekin egiten du muga: Andoain, Elduain, Gaztelu (Eldua, Gaztelu, Belauntza muga hirukoitza?), Belauntza, Berrobi, Ibarra, Tolosa eta Villabona-Amasa. X metro karratu dituen auzo batentzat ez da marka makala (azalera / mugakideak parametroan nola geratzen da?).

Urbasa

Mugakide gutxieneko udalerriak

Jeztaze

Petilla Aragoi

Kalkuluaren xehetasun teknikoak

Hurrengo bidalketa
“Diru-kontuak euskaraz” kanpaina