IKA euskaltegiak web gune berriak martxan jarri ditu. Internet komunikabide tresna bezala erabiltzeko estrategia indartu nahi izan da. Horretarako erakundeak antolatzen dituen ekintza guztiak iragarri eta jasotzeko atalak garatu dira. Ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzeko gune pribatua antolatu da. Matrikulazioa internetetik kudeatzeko aukera eskainiko da, ikasleei izapidea errazteko eta idazkaritzako lanak murrizteko asmoz.