Zerbitzu eskaintza

Bezeroei iritsi nahi duten helburura iristeko beharrezko laguntza eskaintzen diegu, neurrira egindako proiektuak garatuz, bitarteko komunikatibo eta teknologikoak erabiliz eta bide horretan euskarari eta teknologia libreei arreta eskainiz.

web diseinua

01

Webguneak eta web-aplikazioen garapenak

Software libreko tresnen edo neurrira egindako garapenen bidez, webgune eta web aplikazioen garapenak egiten ditugu: webgune korporatiboak, bilduma digitalen atariak, ondarea gizarteratzeko webguneak, online dendak, etab. Gainera, gure garapen lanen osagarri modura, ostatatze eta mantentze zerbitzua eskaintzen dugu.

02

Bulego birtualeko tresnen integrazioa

Hodeian oinarritutako sistemen artean, Nextcloud tresnaren aldeko apustua egin dugu, erabiltzaileen beharretara egokitutako lankidetza-plataforma librea, euskaraz ere eskuragarri dagoena. Iametzan Nextcloud edozein erakundera eramaten laguntzen dugu, aholkularitzatik hasi eta sistemaren inplementazioraino.

marka lanketa

03

Marka eta komunikazio lanketak

Erakundeetarako marka-lanketak egiten ditugu, hasierako estrategia batetik abiatuta, komunikazio-plan bat sortuz. Komunikazio-bidelagun izan gaitezke, sare sozialak kudeatuz, prentsa kabineteaz arduratuz, webgunea elikatuz, etab. Euskara sustatzeko kanpainetan espezializatuta bagaude ere, edozein komunikazio kanpaina martxan jar dezakegu.

04

Paperezko aldizkariak

Udal zein bestelako entitateen paperezko aldizkariak diseinatu eta ekoizten ditugu. Iametzan baliabide digitalak menperatzen ditugu, baina gure taldeko kide den Antza Komunikazio Grafikoa enpresarekin lankidetzan, edukien prestaketatik hasi, maketaziotik pasa eta inprentarainoko prozesua kudeatzen dugu.

aholkularitza

05

Aholkularitza digitala

Aholkularitza-zerbitzu osagarria eskaintzen dugu gure proiektuetan, digitalizazio-prozesuan lagunduz erakundeen lehiakortasuna hobetzeko. Modu berean, urtetako esperientzia daukagu diru-laguntza lerro desberdinak kudeatzen Jakin badakigu proiektu baten finantziazioa garapena bezain garrantzitsua dela.

steam proiektuak

06

STEAM proiektuak

Gaitasun zientifiko-teknologikoak ikasgeletan txertatzeak duen garrantzia ikusirik, irakasleentzako formakuntza eta proiektuen garapenean laguntza eskaintzen dugu. Gure proiektuen artean, Arizmendi eta Eguzkitza ikastetxeekin martxan jarritako Apika Steam Laborategia egitasmoa nabarmendu dezakegu.