Ostalaritza establezimenduetako kartak eta menuak QR bidez euskaraz jartzeko zerbitzua

Covid-19ak eragindako osasun krisiari erantzuna emateko ostalaritza establezimenduek hartu behar izan dituzten neurrien artean, lehenetariko bat menuak edota kartak formatu digitalean eskaintzen hastea izan da, azalera fisikoekin ukipena murrizteko.

Hain gorabeheratsua den egoera honetan, ostalaritza establezimenduek erantzun azkarra eman behar izan diote egoerari eta presak eta berehala jokatzeko beharrak kartak eta menuak hizkuntza bakarrean (gehienetan gazteleraz) bakarrik egotera eraman ditu.

Euskara sailen helburua norberak bere udalerriko hizkuntza paisaia ahalik eta euskaldunena ziurtatzea dela kontuan izanik, bizitzea tokatzen ari zaigun egoera honetan euskarri digitalak kontuan hartu eta merkataritza eta ostalaritza sektorean ere, euskarari lehentasuna eta presentzia emateko ahaleginean lagundu nahi dugu. Horregatik, hainbat udalerritako establezimenduei QR bidezko karta digitalak euskaraz jartzeko zerbitzua eskaintzen diegu, www.kartadigitalak.eus webgunearen bidez. Nola?

  • Karta digitalizatu eta QR kode pertsonalizatu baten bidez.
  • Diseinu txukun batez lagunduta.
  • Euskarazko itzulpenak bermatuz (Euskara sailaren funtzionamendura egokituz).

Euskaraz gain, beste edozein hizkuntza ere gehitu daiteke, baina euskarak lehentasunezko tratamendua izan dezan helburuarekin jaio da webgune hau.

Ostalaritza establezimenduetako menuak, kartak edota prezio-zerrendak euskaraz, QR kode baten bidez eskuragarri jartzeko, jarri harremanetan www.kartadigitalak.eus webgunearen bidez edota honako telefono zenbakira deituz (943 376 716).

Aurreko bidalketa
Asmazank, gazteentzako galdera-erantzunen on-line lehiaketak egiteko plataforma argitaratu dugu
Hurrengo bidalketa
Tokiko merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina