Paperaren klusterrak webgune berria dauka

Euskadiko Paperaren Klusterra elkartearen webgune berria garatu dugu: clusterpapel.com/eu

Paperaren klusterra nabarmen eraberritu da azken urteotan sektoreak jasan duen berregituraketaren ondorioz. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko paperaren balio-kateko enpresa nagusiak hartzen ditu elkarteak, papergintzaren euskal sektorearen lehiakortasuna eta eraldaketa bultzatzeko eta papera bera balioan jartzeko helburuarekin.

Paperaren Klusterraren webgune berriak elkarteak urteetan zehar egin duen eraberritzea nabarmentzeari lagundu nahi izan dio eta horretarako, garrantzi berezia jarri da paperaren sektoreari buruzko informazioa modu argi eta garbi batean bistaratzeari.

Webguneak hiru atal nagusi dauzka:

  • PAPERAREN KLUSTERRA atalean, elkartearen misioa, bisioa eta balioak; eskaintzen dituzten zerbitzuak; eta Garapen Jasangarriko Helburuekin duten konpromezua azaltzen da, besteak beste.
  • PAPERA atalak paperaren historia jasotzen du; paperak biomaterial bezala dituen ezaugarriak; basoari, urari eta aireari egiten dion onura; eta orokorrean paperak dituen balioak.
  • SEKTOREA atalean, balio sektoriala; paper-lantegien gakoak; paperaren ekonomia zirkularra azaltzen dira, besteak beste.

Garapen Jasangarria

Gure konpromisoa, gainera, interes-talde guztietara eta gure balio-kate osoan zehar hedatzen da: langileak, elkartekideak eta hornitzaileak.

Euskadiko Paperaren Klusterra Elkartearen jarduerak Garapen Jasangarriko 17 Helburuetako 13tan inpaktu positiboa duen arren, lehentasunezko lau helburu zehaztu ditu, bazkideen artean.

Ekarpena neurtzeko, bere ildo eta erronka estrategikoak helburu horiekin korrelazioan jarri ditu.

Aurreko bidalketa
Elhuyar eta PuntuEUSek abiatutako webguneak euskaratzeko ekimenarekin bat egin dugu
Hurrengo bidalketa
Iametza Interaktiboak web diseinatzailea behar du