Programazioa atsegin duzu eta talde euskaldun eta jator baten parte izan nahi duzu?

Gure garatzaileetako bat aita izango da eta epealdi batez ez da lanean izango. Zorionak eta eskerrik asko, mundura balizko programatzaile berri bat ekartzen laguntzeagatik!

Tira, bromak aparte, egoera honek agerian utzi digu beste behin ere, gero eta zailagoa dela teknologiaren eremuan profesionalak edo baleko jendea aurkitzea eta ekuazio horri euskalduna izatearen bete beharra ezartzen badiogu, orduan eta gehiago konplikatzen zaigu auzia.

Gure lankidearen baja ordezkatzeko programazio ezagutzak dituen norbaiten bila ari gara. Hasiera batean behintzat urte amaiera ingurura arteko ordezkapen bat da eskaintzen duguna, baina sekula ez dakigu etorkizunak zer aukera ekarri ahal dizkigun.

Ikasketak amaitu berri edo esperientzia gutxi duzun pertsona izan arren, lanerako gogoa eta talde-lanean oinarritzen den erakunde euskaldun batean ekarpena egiteko borondatea baduzu, hauxe da zure aukera.

Zergatik aukeratu Iametza?

  • Ordutegi malgutasuna dugulako, presentziala eta online den sistema misto batean oinarrituta egiten dugu lan.
  • Euskaldunak garelako, eta euskararen sustapenaren alde lan egiten dugulako.
  • Proiektu desberdinetan lan egiteko aukera duzulako.
  • Bezeroekin harreman zuzena izan dezakezulako.
  • Eginez ikasiko duzulako.
  • Enpresa txiki-ertain bat garen heinean, zure iritzia entzun eta proposamenak martxan jarri ahal izango ditugulako.
  • Teknologia zentzuz aplikatzea gustatzen zaigulako.
  • Software librean oinarritzen garelako.

Hemen duzu bilatzen dugun lanpostuaren profilari buruzko informazioa gehiago. Maiatzaren 15era arte duzu aukera zure curriculuma aurkezteko.

 

Aurreko bidalketa
IKTak euskararen ezagutza eta ondarearen transmisioa modu ludikoan lantzeko
Hurrengo bidalketa
Nextcloud Partner ofizialak gara!