Webgunea hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: ‘Zer-Non birziklatu’ izeneko atala eguneroko bizitzan sortzen ditugun hondakinak zein frakziotara eraman behar diren oso modu bisualean irudikatzeko baliagarria; Konposta egin nahi dutenei eta egiten ari direnei argibide eta baliabideak eskaintzeko atala; eta azkenik, Zero Zabor filosofiaren eta esperientzien inguruko informazioa biltzen duen gunea.
Konpostaren atalerako, konposta egiten hasi nahi duen horri zuzendutako bideo tutorial bat ere garatu du Iametzak. Praktika honen xehetasunak dira bertan jasotzen direnak, nola egin behar den ikasteko trebakuntza saioetan erabiltzeko baliabide guztiz interesgarria, euskaraz eta gazteleraz egina.
Atal nagusi hauetaz gain, bestelako informazio osagarria ere bada webgune honetan: Gipuzkoako Garbiguneak (kokapena, ordutegia, …); hondakinak bildu eta gero, bakoitzari zer tratamendu edo erabilpen ematen zaion; Ba al zenekien? Eta Ezetz asmatu? Atalak.