Sendabelarrak, Haziak egitasmoaren webgune berria

Haziak egitasmoaren baitan, sendabelarren inguruko informazioa jasotzen duen webgunea sortu dugu: sendabelarrak.haziak.eus

Webgunea sendabelarren mundu harrigarri eta magikoan murgiltzen hasteko bidea izan nahi duen egitasmoa da. Lan honen helburua sendabelarren mundura hurbiltzea da, belar ezberdinak identifikatuz bereziki. Horretarako, hilabeteka antolatu diren hamabi sendabelar aukeratu dira eta bakoitzaren inguruan fitxa bat sortu da, atal ezberdinekin. Gainera, sendabelar bakoitzak lamina eta azalpen audio bana ditu eta guztia deskargatu edota inprimatzeko aukera dago.

Gure lantaldea webgunea sortzeaz, edukien lanketa egiteaz eta audioen sorkuntzaz arduratu da.

Lan hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker egin da.

Aurreko bidalketa
Dosika: nor da gaurko euskal pertsonaia ezkutua?
Hurrengo bidalketa
IKTak euskararen ezagutza eta ondarearen transmisioa modu ludikoan lantzeko