Snap!
Snap! hezkuntzara zuzendutako bloke bidezko programazio lengoaia bat da. Hasiera batean Scratch programazio lengoaia ezagunaren hedapen bat zen baina duela urte batzuk proiektu independentea bihurtu zen. Scratch bezala egokia da animazioak eta jokoak sortuz programazio munduan lehen pausoak emateko baina horretaz gain institutu edo unibertsitatean erabilgarri bihurtzen duten ezaugarri aurreratuak ditu. Adibidez, urteak dira Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn “CS10 – The Beauty and Joy of Computing” kurtsoan erabiltzen dutela. Snap! GNU AGPLv3.0 lizentzia duen software librea da.
Web aplikazio bat denez oso erraz proba dezakezue, nahikoa da esteka honetan klik egitea: https://snap.berkeley.edu/run/
Guk egindako euskarazko itzulpena 4.2.1 bertsiotik aurrera dago erabilgarri. Snap! euskaraz erabili nahi baduzue:
- Klikatu goian ezkerrean dagoen ezarpenen botoia ?? eta hautatu Language...
- Hizkuntzen zerrendan hautatu Euskara.
Sakontzeko:
- Snap! proiektuaren webgune ofiziala
- Snap!-i buruzko artikulua Euskarazko Wikipedian
- Snap! gidaliburua (ingelesez)
Snap4Arduino
Snap4Arduino Arduino plakak programatzeko aukera ematen duen Snap!-en hedapen bat da. Arduinoak hardware libreko mikrokontrolagailuak dira. Asko erabiltzen dira hezkuntzan, hobby bezala egindako proiektuetan eta baita profesionalki ere. Snap4Arduino.rocks webgunean GNU/Linux, Mac OS X, Microsoft Windows eta ChromeOS sistema eragileetarako bertsioak daude eskuragarri eta Chromium/Chrome-rako gehigarria ere bai. Snap4Arduino GNU AGPLv3.0 lizentzia duen software librea da.
Snap4Arduinok Arduinoekin lan egiteko blokeak eskaintzen ditu:
Guk egindako euskarazko itzulpena Martí 1.2.7 bertsiotik aurrera dago erabilgarri. Snap4Arduino euskaraz erabili nahi baduzue:
- Klikatu goian ezkerrean dagoen ezarpenen botoia ?? eta hautatu Language...
- Hizkuntzen zerrendan hautatu Euskara.
Sakontzeko:
- Snap4Arduino proiektuaren webgune ofiziala
- Snap4Arduinori buruzko artikulua Euskarazko Wikipedian
- Arduino proiektuaren webgune ofiziala
- Arduinori buruzko artikulua Euskarazko Wikipedian
- Hardware libreari buruzko artikulua Euskarazko Wikipedian
Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.