Iametzak VALID-IA proiektuan parte hartu du

VALID-IA proiektuak softwarea garatzen duten ETEen aplikazioetan integratu daitezkeen Adimen Artifizialeko zerbitzuak aztertzen eta garatzen ditu, haien sektorea edozein dela ere. Teknologia libreen erabileran edo garapen propioetan oinarritutako kostu txikiko kontzeptua da.

Hala, proiektuaren erronka teknologikoa mundu errealean irtenbide osoak eta erabilgarriak ematea da, zerbitzuak sortzeko, mantentzeko eta garatzeko behar den azpiegitura sortuz.

Proiektua Adur Software Productions eta Aner Sistemas Informaticos enpresekin batera garatu da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren HAZITEK programaren 2024ko deialdiaren barruan finantzatu da.

VALID-IA proiektua HAZITEK – Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da (Espediente zenbakia: ZL-2024/00182). Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera da.

Aurreko bidalketa
Euskarazko digitalizazioa indartzeko urrats berria: LABUR.EUS berritu eta sendotu da