Zer aldaketa dakar Cookien legedi berriak?

Datuen Babeserako Europako Batzordeak zehaztutako jarraibideak jasotzen dituen cookien erabilerari buruzko gidak zehazten duenaren arabera, enpresak modu argi eta zehatzean euren cookie politikaren berri ematera derrigortuak daude. Horrek suposatzen du arau berrira egokitu ahal izateko, zure webgunean aldaketak egin behar direla, erabiltzailearen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta balizko isunak saihesteko.

Zer dira Cookie-ak eta zertarako balio dute?

Cookie-ak testu-fitxategiak edo biltegiratzeko gailuak dira, eta nabigatzaileak erabiltzailearen ekipoan instalatzen ditu web orri bat bisitatzen duenean. Artxibo horiek bisitaldiari buruzko datuak gordetzen dituzte, hala nola, sarbide- edo egiaztapen-datuak eta hizkuntza-egokitzapenak, hurrengo bisitak erosoagoak izan daitezen.

Cookien bidez datu ugari gorde daitezke. Adibidez, Cookie-ak dira iragarleek erabiltzailearen jardueraren jarraipena egiteko erabiltzen duten tresna nagusia, iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko. Hortaz, cookiek gorde dezaketen informazioa kontuan hartuta (datu pertsonaltzat har daitezke egoera jakin batzuetan), GDPRren menpe geratzen dira.

Zer aldaketa dakar legedi berriak?

Legedia indarrean jarri zenetik, debekatuta dago webgunera sartzean cookie-ak instalatzea erabiltzailearen baimena izan arte. CEPDren arabera, nabigatzen jarraitzeko aukera ez da, orain arte bezala, baimena emateko modu baliozkoa.

Hortaz, aldaketa nagusia da erabiltzaileari cookieak erabiltzeko baimena espresuki eskatu beharko zaiola, baita hauek ukatzeko aukera ere. Azken kasu honetan, web orrian nabigatzen jarraitu ahalko luke (beti ere, web orriaren funtzionamendurako beharrezkoak ez badira cookie horiek). Erabiltzaileak edozein unetan uka ditzake cookie-ak (lehendik onartuta izanda ere) eta beraz kasu honetan lehendik instalatuta ditugun cookie denak ezabatu beharko genituzke.

Aurreko bidalketa
Martxoak 8, Emakunderen Kanpaina
Hurrengo bidalketa
Iametza Interaktiboak programatzailea behar du